AGENDA 21
Aurtengo ikasturtean Agenda 21 Agenda 2030an bilakatu da baina zertan datza aldaketa hau?
2015eko irailaren 25ean 193 herrialdek konpromezua hartu zuten Nazio Batuen GARAPEN IRAUNKORREN 17 HELBURUEKIN eta 2030erako betetzeko.
Helburuek pertsonen arteko berdintasuna bilatzen dute, planeta babesten dute eta oparotasuna bermatzen dute garapen jasangarriko agenda berri baten barruan. Inor atzean uzten ez duen gizarte-kontratu global berria.
2030 Agenda munduan jarduteko modu bat da helburu bakoitzaren helburuak lortzeko.
DENEK egin behar dute beren partea: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta zu bezalako jendeak.
Aurten 15. helburua lortzera bideratuko ditugu gure indarrak. 15. helburua: Lehorreko ekosistemen bizitza da eta helburu honekin lotuta hainbat jarduera burutuko ditugu ikastetxean. Lehorreko ekosistemen artean basoa aukeratu dugu eta honen funtzioa eta biodibertsitatea hobeto ezagutzeko jarduera bat egin dugu ezkurrekin Amara Berriko ikasleekin, “Basoak ernatzen” deiturikoa. Gure inguruko basoak ezagutu, horien aldeko ekintza batean parte hartu, eta, era berean, prozesu guzti horren erabilera didaktikoa egiteko aukera sinplea bezain erraza da “Basoak ernatzen” jarduera. Gure ezkurrak baso bihurtzeko, ordea, jarraitu beharreko pausu batzuk eduki dituzte ikasleek, ezkurretik landarea ateratzeko prozesu sinpleenak ere, bere eremutik kanpo jarraitu beharreko gomendio batzuk dituelako.
Patrulla berdea
Amara Berriko ikasleek Patrulla Berdea martxan jarri dugu! Gure helburua birziklapenak duen garrantzia bultzatzea eta nabarmentzea da eta era berean ikastetxean konzientziazio lana egitea. Askotan ikusten ditugu gure ikastetxeko zabor ontziak ez dagozkien hondakinez beteta eta horri konponbide bat ematen saiatuko gara gure lanarekin. Horretarako guztien laguntza beharko dugu!
Bestalde zaborrak era egokian bereizteaz gain pisatu ere egingo ditugu eta lortutako datuak aldizkariko hurrengo aleetan argitaratuko ditugu. Ea datu horiek pixkanaka pixkanaka hobetzeko gai garen.
LAGUNDU DEZAGUN BARATZA
Bideberri BHI ikastetxeak bere baratza izateko aukera du eta honek ikuspuntu didaktikotik aukera handiak emango dizkio gure ikaslegoari orain eta etorkizun batean. Argi dago gaur egun gizakia eta naturaren artean haustura handia dagoela eta ondorioz arazo larriak sortzen dira, batez ere ekologikoak. Baratza izateak haustura hori geroz eta txikiagoa izaten lagunduko digu eta era berean Agenda 2030eko 15. GHI lortzen lagunduko digu.