LIBURUTEGIA

SARRERA. Irakurketa, lehentasunezko helburua gure metodologian.

Hizkuntzen ikaskuntzan, DBHko 1., 2. eta 3. mailako proiektu pedagogiko berrian, irakatsitako maila guztietan dago irakurketa. Astero irakurketa pertsonalerako ordu bat aurreikusi da; hainbat motatako testuak komentatzeko jarduera bat; eta informazio- eta erakusketa-testuak irakurtzeko bi saio talde txikietan, astero eta hilero garatzen diren ikus-entzunezko proiektuak elikatzeko.
Halaber, gainerako hezkuntza-mailetan (4. maila eta Batxilergoa) hizkuntzak ikastean, irakurzaletasuna sustatzea eta praktikatzea lehentasunezko helburua da, testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako alderdi guztietan oinarrituta, bai eta informazioa bilatu eta ebaluatzeko gaitasunean ere, bai euskarri tradizionalen bidez, bai informazioaren eta komunikazioaren kanal teknologiko berrien bidez.
Gure erronka nagusia da hizkuntzen ikaskuntzaren helburu hori komunikatzen eta gainerako arlo eta ikasgaietan finkatzen jarraitzea, gure ikastetxeak proiektatutako irakurketa-planarekiko konpromiso-maila gorena lortzeko.
Era berean, gure planteamenduak bere gain hartzen du familiak irakurketa sustatzen gero eta gehiago inplikatzeko erronka, haiekin lankidetzan arituz egunero beren praktika partekatzeko denbora eta espazioak gaitzeko.


LIBURUTEGI OROKORRA ETA MEDIATEKA

Sarrera libreko liburutegi bat dugu lehen solairuan, nahiko bilduma literario zabala duena, euskaraz eta gaztelaniaz batez ere; arte, musika, historia, filosofía, zientzien arloko eta ez-fikziozko tituluekin osatzen da, bai eta hainbat ikasgaitako hiztegi, entziklopedia eta kontsulta-bildumen beste kopuru txiki batekin ere. Gaur egun, liburutegi hori berrantolaketa eta birsailkapen prozesu aurreratuan dago, eta zeregin horretan zenbait ikaslek parte hartzen dute noizean behin. Era berean, liburu berri dohaintzak sartu izana eta erosiz katalogoa handitu da, gure ikastetxeko maila aurreratuagoko irakurleentzat erakargarriagoa izan dadin.


MEDIATEKA. Erabilera anitzeko espazio bat da, ikasleek banaka edo taldeka erabiltzeko ekipamendu informatikoa daukate liburutegiaren inguruan. Bertan, modu autonomoan lan egin daiteke, banaka zein taldeka. Gure helburu nagusietako bat da ikasleek gero eta autonomia handiagoz funtzionatzea baliabide horien erabileran, haien hautaketan, kudeaketan eta kontserbazioan parte aktibo senti daitezen.
Espazio komun horren erabilerak, denborarekin, irakaskuntza-dinamika egituratzeko hezkuntza-agertoki bihurtu beharko luke, maila eta eremu guztietan. Bai espazioa, bai eskuragarri dauden funtsak (eta baita etorkizunekoak ere), mediatekarekin batera, gure ikastetxeko funtsezko aktibo pedagogiko gisa eskain litezke hezkuntza-jarduera antolatzeko, bai eskolakoa, bai eskolaz kanpokoa, irakurketa, kontsulta eta ikerketa baliatu ahal izateko, hezkuntza-potentzialtasun osoan (ludikoa eta prestakuntzakoa). Horrela, gure irakaskuntza-jardunaren motor berraktibatzaile bihur liteke, bere zerbitzua hautatuz, landuz eta gure ikasleen behar akademikoetara, errealitatera eta ingurune sozialera egokituz.

 

C:\Users\ir012225on\Downloads\IMG_20210113_115607.jpg

C:\Users\ir012225on\Desktop\MEDIATEKA.jpgC:\Users\ir012225on\Downloads\IMG_3177.jpg

Argazkia: iñauterietan liburutegian lanean.