JANGELA ZERBITZUA
EKAINEko MENUA
KUDEAKETA ZUZENEKO JANGELA: Arduraduna: JOSÉ ANTONIO OÑEDERRA
Honen arabera, menuaren aukeraketa, bazkariaren prestaketa, zerbitzua eta zaintzako langileak kanpoko enpresa batek (AUSOLAN) kudeatzen ditu, berau Hezkuntza Sailak esleitua izan delarik.
ERABILERA MOTAK:
- Asteko egun guztietan (5 EGUN).
- Beste aukera, 3 egun (ASTELEHENA, ASTEARTEA eta OSTEGUNA).
- Medikuaren aginduz egiaztatutako menu bereziak eskatzeko aukera ere badago (alergia, intolerantzia...).
Eskola-jangela goizeko irakas-denbora bukatu ondoren eskaintzen den zerbitzua da. Hau batez ere etxetik ikastetxera etortzeko garraioren bat erabili behar duen ikaslegoari begira antolatuta dago. Beraz, eskaera handia egon eta jangela beteko balitz, garraiatutako ikaslegoak lehentasuna edukiko luke ikastetxetik gertu bizi den ikaslegoaren gainetik.
Antolamendua
- Jangelaren ordutegia 14:25etik 15:15etara, klaseak bukatu ondoren jangelara zuzenean goaz.
- Jangelan sartu bezain pronto eta bazkaldu aurretik, derrigorrezkoa izango da ESKUAK GARBITZEA.
- Ikasle bakoitzak, bazkaria bukatzean, bere platera eta edalontzia jasoko dute. Egunero eta txandakatuz, ikasle batek zapia pasa beharko du mahai gainetik; era berean zerrendan apuntatuko da. Baita bereiztutako zaborra (plastikoa, papera, materia organikoa...) dagokion edukiontzietara eramateko ardura izango du ikaslegoak.
- Ikaslegoak bazkaltzen duen bitartean jangelan sukaldeko langilea, begirale bat eta arduraduna egongo dira.
- Faltatzen diren ikasleek justifikante bat ekarri behar dute.
Arautegia
Jangela-garaia ikasleen aisialdiaren momentu bat da eta, honela ulertuta, lasai eta patxadaz egoteko denboraldia izatea nahi dugu. Hori dela eta, arautegi honen ardatz nagusia errespetua izango da:
- Janariarekikoa: Ikastetxeko espazio eta denbora guztien moduan, jangela-garaia esparru hezitzaile bat dela ulertu behar da. Hori dela eta, jankideei zerbitzatzen zaien janariarekin begirunez joka dezaten exijituko zaie. Beraz, ematen zaien janaria gutxiespenik gabe jan dezatela erakusten saiatuko dira bertako langileak.
- Langileekikoa: Bai sukaldeko langilea, baita begiraleak ere, jangelako arduradunak dira eta, helduak direnez gero, ikaslegoak errespetuz tratatu eta behar den moduko harremana eduki beharko du.
- Ikaskideekiko: Ikastetxeko beste edozein mometutan bezala, elkarren arteko errespetua nahitaezkoa izango da.
DiSziplina
Hutsaren bat eginez gero,ikastetxean onartutako arutegi berbera aplikatuko da; hutsaren mailaren arabera:
- Jokabide desegokia.
- Bizikidetzaren aurkako jokabidea.
- Bizikidetzan kalte larriak eragiten duen jokabidea.