Ate Irekiak
Hau froga bat da. Resumen atalean idatzi dugu
TESTULIBURUEN AZOKA
2022/06
- 2.batxiko testuliburuak saldu/erosteko- 9:00-10:00.sarrerako mahaian.
- 1.batxiko testuliburuak saldu/erosteko- 10:00-11:00 sarrerako mahaian.




Bitxigintzako kurtso amaierako proiektuak
Aste honetan bitxigintzako ikasleek kurtso amaierako proiektuen aurkezpena egin dute, lan bikaina egin duzue!
Zorionak!
Surf irteera
2022/06
Ah zer-nolako surfista profesionalak ditugun gure artean!
Eskerrik asko Groseko Indarra Surf Eskolari, goiz ederra pasa genuen olatuen artean Zurriola hondartzan.
Zorte on guztiei!
2022/06

Zumaiako Algorrira irteera
05/2022
Bideberriko dbh-ko 3. eta 4.mailako ikasleak Zumaian izan gera, bertako Flysch-a eta marearteko guneko geologia eta biodibertsitatea aztertuz. Itsas armiarma, itsas triku, izkira, itsas pepino etabarren artean, eguraldia lagun, esperientzia dotorea bizitzeko aukera izan dugu.
2. Batxilergoko gure ikasleak
2022/05
Hauek dira gure aurtengo 2. Batxilergoko ikasleak.
Zorte on zuen bidean!
ORRI-MARKATZAILE LEHIAKETA
05/2022
Aurtengo lehiaketara laurogei diseinu baino gehiago aurkeztu dira. Kategoria bakoitzean saritutako orri-markatzaile bozkatuenak hauek izan dira:
Ikasleen saria: Udane Berruezo
Irakasleen saria: Maider Barrutia
Epaimahaiaren sari berezia: Maya Puga
Zorionak irabazleei! Eta parte hartzaile guztiei erakutsi duzuen sormen izugarriagatik!
LIBURUAREN EGUNA
05/2022
Aurten ere, Bideberrin, liburuaren eguna ospatzeko mota askotako jarduerak antolatu eta gozatzeko aukera izan dugu: Orri-markatzai lehiaketa, liburu azoka txikia, jinkana literarioa, "irakurle ikusezina"...
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!
2022ko graduazioa
05/2022
Emozioz beteriko arratsaldeaz gozatu genuen ostiralean; hitzaldi politak eta unkigarriak entzun genituen, jana goxoa dastatu genuen eta konpainia ezinhobeaz disfrutatu genuen.
2022ko graduatutakoei zuen BIDE BERRIan hoberena opa dizuegu!
Jarraitu zuen bidea egiten!
Barxilergoko aurrematrikula 2022-2023 kurtsoa. Jarraitu zure bidea!
2022 03


Mixelio
2022 03
Bideberriko 1. eta 2. DBH-ko Biologia eta Geologiako ikasleek Mixelio proiektua garatu dute. Onddo haztegia martxan jarri dute, kafe hondarrak, lastoa eta kumuneko papelaren gisako sustratuetan Pleurotus ostreatus onddoa bere bizi zikloa aurrera eramateko gai dela frogatuz.

Forum Zinema: La lengua de las mariposas
2022/03
Gaztelania eta Latina mintegiek José Luis Cuerdak zuzendutako La lengua de las mariposas filma proposatu dute martxoko zine forumeko saio honetan. Rafael Azconaren gidoi egokituarekin, Manuel Rivasen ¿Qué me quieres amor? obraren hiru kontakizunetan oinarrituta, filme honek Espainako gerra zibilaren aurreko egunetan Galizia landatarren antzezpen eder bat aurkezten du, baita giza izaerari buruzko gogoeta zirraragarri bat ere.

Irungo Oiasso Museoa ezagutu
2022/02
Aurreko asteazkenean latin eta literatura unibertsaleko ikasleek Irungo Oiasso Museo Erromatarra bisitatu zuten, gure iragana hobeto ezagtuzeko. Ama Xantalen baselizako nekropolisa ere ikusteko aukera izan zuten. Bukatzeko irundar ondare kulturaleko hainbat puntu interesgarri ezagutu zituzten: Junkaleko Andra Mariaren eliza, eritegi zaharra, udaletxea...
Hiztegi berri bat
2022/02
Latina gainditzea gero eta errazagoa da! Julián Peñak, Bideberri institutuko irakasleak, DUX eskolako latin-euskara-gaztelania hiztegiaren bigarren edizio handitu eta zuzendua prestatu du.
Gure institutuko ikasleak izan dira erabiltzen lehenak. Hiztegi honekin berehala aurkitzen dituzten itzultzeko hitzen zentzua. Laster iritsiko da sare publikoko beste eskoletara.

DONOSTIA EZAGUTZEN
2022/02
Jarduera honetan, Batxilergoko lehen mailako ikasleak hiriko gidari aditu bihurtzen dira, aukera bikaina da gure historia eta gure kultur ondarea hobeto ezagutzeko. Donostia ulertzen, balioesten eta maitatzen irakasten diguten leku eta monumentu nabarmenetan barrena egindako ibilbide bat da.
Ekofish: Itsas hondakinen erronka
2022/01
"Ekofish: Itsas hondakinen erronkari" hasiera eman diogu Bideberriko 4.mailako Biologia eta Geologia eta 2.batxilergoko Lur zientzietako ikasleok.
Zurriolako hondartzan mikroplastikoen laginketa eta itsas hondakinen karakterizazioa burutu genituen.
Eta zoritxarrez hondakin kontuan zer hobetua badugula ohartu gara.