GIDA LIBURUA    BEKAK

 

LIBRO GUÍA      BECAS

 

          

 

 

 

 


 

GOSARI OSASUNTSUA

Ezagutu gure ikastetxea! Ate irekiak urtarrilaren 18an

2021/12

Zatoz gure ikastetxea ezagutzera! Urtarrilaren 18an 18:00etan ate irekiak izango dira Bideberrin.

Auzolana Bideberrin

2021/12

Aste hauetako auzolan saioek sekulako arrakasta izan dute eta baratzeko bankalak prest ditugu dagoeneko!! Elkarlanean gauza asko dira posible. 
 
Esperientzia eta prozesu berriak ereiteko bidean gaude!
 
 

Euskararen Nazioarteko Eguna Bideberrin

2021/12/09

Aurreko ostiralean Bideberri BHIn Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Hainbat ekitaldi aurrera eraman genituen: Xatiro euskal raperoaren hitzaldia Kontadoresen, altxorraren bila auzoan zehar, Musika Eskolaren emanaldia, DJ Makalaren bisita izan genuen...

Hona hemen eguna irudietan laburbilduta:

BISITA CHILLIDA LEKURA

2021/01

Aurten ere Chillida Leku bisitatu dugu, euskal eskultore handiaren lanik nabarmenena. 1. Batxilergoko ikasleek gozatu egin dute artistaren obrara eta pentsamendura hurbilduz. Bere ondarea ezagutzea ezinbestekoa da gure kultur agendan.

Itzuliko gara!

 

Bortizkeria matxistaren kontrako egunarekin bat Bideberrin.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eeguna dela eta, gaur goizeko 11:00etan "Feminizidio performance"a egin dugu ikastetxean. Honekin batera, 1. batxilergoko ikasleek sortutako manifestua irakurri dute.

ULIATIK TXANGOA

2021/11/22

Aurreko ostegunean zientzietako mintegiak antolatuta Uliatik 2. txangoa egin genuen “Tiro al plato”-ra.

Txokolatezko artelana

2021/11/09

Aurreko osteguneko hauspoan Marrazketako Mintegiren eskutik, gure ikasleek Jackson Pollock artistaren obraren interpretazioa egin zuten, alegia, artista honen “dripping” teknika txokolatearekin praktikan jarri zuten.

Ikusi zein emaitza goxoak atera ziren!

 

Hauspoa tailerrak ezagutu nahi?

Mota askotako tailerrak antolatu ditugu.

Animatu eta zuen burua trebatu!

2021eko Halloween musuko lehiaketaren irabazleak

2021/11/05

Aurtengo Halloween musuko lehiaketaren irabazleak hurrengoak dira:

- Joyce Amadu.

- Marcos Gonzalez.

- Mark Missing.

- Kevin Vadillo.

ZORIONAK LAUKOTE!!

Batxilergoko ikasleek Biologian osmosiaren praktika egin dute.

2021/11/02

Batxilergoko ikasleekin Biologian osmosiaren praktika egin dugu...gure organismoan zelulak dauden ingurunearen arabera ura galdu edo irabazi egiten dute. Laborategian simulazioak egin ditugu gominolazko hartzatxoekin....emaitzak jakin nahi badituzu galdeiguzu!

Txingudi irteera

2020/10/25

Txingudiko padurara bueltatu gara aurten ere AB-D eta lagunberriak…
Basahateak, beltxargak eta ubarroiak ikusi ditugu…eta gure sorpresarako arrano arrantzalearekin topo egin dugu!
Bertako hegaztien errolda egiten egon gara eta egun zoragarria pasa dugu hegazti hauek ezagutzen!
 

Urriko barazkiak landatu ditugu!

2021/10/20

Aurreko astean baratzera jaitsi ginen eta urriko barazkiak landatu eta erein genituen....erremolatxa, eskalora, borraja, brokolia, azalorea eta babak!

Bideberri Bitxigintzak Progold diseinu lehiaketan parte hartuko du.

2021/10/18

Euskadik, Galiziak eta Kataluniak bat egin dute Kordobako Eskolarekin, hiru herrialdek parte hartzen duten diseinu lehiaketa batean.

Artikulu guztia irakurtzeko hurrengo estekan sakatu: "Tres escuelas de joyería se suman al certamen de diseño de Progold"

NEWSBERRI: Bideberri telebistaren azkeneko saioa

2021/10/14

2. zikloko ikasleek egindako bideoaren emaitza hemen duzue:

Ikusteko arazoak izanez gero, bideoa esteka honetan ikusgai duzue: NEWSBERRI 10/08

 

Lagun berriak Donostia ezagutzen

2021/09/30

Asteartean, irailaren 28an, Lagun berriak Donostia ezagutzera joan ziren. Alde zaharra, Paseo berria, Kontxako hondartza, Urgull... ezagutzeko aukera izan zuten, horrela, Donostiako historiari buruz gehiago jakiteko. 

 

 

% 100 GAINDITUAK

2021/06/18

Selektibitatera  aurkeztu diren ikasleen % 100 ak azterketa gainditu du.
ZORIONAK GUZTIOI !!!

 

Azterketak

2021/06/09

Ari dira poliki poliki gure ikasleek Selektibitateko azterketak egiten.Zorte On!!!

 

Batxilergoko klaseak bukatu dira

2020/06/3

Dakizuen bezala Batxilergoko ikasleek ikasturtea bukatu dute.
Orain Hautaproba ekainak 8, 9 eta 10ean dute.
Jon Menchaca eta Yaiza Coelho izan dira expediente hoberenak atera dituzten ikasleak.

ZORIONAK!!!