GOSALDU EGIN BEHAR DUGU!
EZ BADUZU ONGI GOSALTZEN, GOIZA LUZEAGO EGINGO ZAIZU
GOSARIA ETA HAMAIKETAKOA EZINBESTEKOAK DIRA
ZABOR-JANA ZABOR HUTSA DA ETA EZ DU ELIKATZEN
- 1. zikloko ikasleek gosariari eta hamaiketakoari buruzko galdetegi bat erantzun zuten abenduan. Emaitza: Ikasleen &percent;35ek ez dute, ez gosaltzen, ez hamaiketakorik jaten. Gainontzekoen &percent;80k egunero osangarriak ez diren elikagaiak ( tetrabriketan datozen zuku eta irabiakiak, opil industrialak) jaten dituzte.&percent;20k soilik gosaltzen dute esnea,zerealak eta fruta.
-Gainera, plastiko-edukiontzia osasunerako kaltegarriak diren janarien bildukiz beterik egoten da. -Batxilergoko Gorputz Hezkuntzako Juan Carlos irakasleak Red Bull gosaltzen duten ikasleak daudela dio.
Non dago betiko ogitartekoen aluminiozko papera? |
Aurreko ostegunean, apirilak 28an, Juan Carlosen lau ikasle 1. zikloko ikasleei ongi gosalduz, hau da esnekiak ,zerealak eta fruta janez,eguna hobeto has daitekeela azaltzera etorri ziren DBHko ikastetxera.
Ikasleak, parte hartuz, adi egon ziren eta gainera primeran pasa zuten. Nagoreri, Igorri, Garaziri, Aneri eta beraien irakasleari, mila esker.
Errepikatu beharrekoa!!!!
2016-17 ikasturterako erronka: plastiko-edukiontzietako bildukien murrizketaren kontrola.
Estas son unas presentaciones creadas por los alumnos antes mencionados en la asignatura de OCIO y dedicadas a la importancia del DESAYUNO