Amara berri Sistema sartu garenetik, ikasleek klasean egindako lanak hedabide desberdinen bidez partekatu egingo ditugu. 


Alde batetik daukagu blog bat, BIDEBLOG, hemen irakasleak igotzen dituzte ikasleen lan desberdinak, formatu desberdinetan eta lantzen diren hiru hizkuntzetan.

                                                            


Audioak lantzen ditugunean, hiru atal desberdinetan sailkatuko ditugu.

 

  • Zuzenean, momentuz asteko hiru egunetan hizkuntzetako klaseak lehenengo orduan daudenean, bi ikaslek irten eta irrati saio labur bat grabatuko dute, eguneko berri aipagarrienekin. 

                                                            

 

  • Hizkuntzetakoak berriro ere, klaseko lanak, ikasleak landutako irakurketak, haien idazlanak, noizbehinka grabatu egingo dituzte.

                                                            

 

  • Azkenik, klaseko proiektu bezala, Irrati saio desberdinak prestatuko dituzte, mota desberdinetakoak, eta landuagoak egongo direnak.

                                                            


Telebista edo bideo, lanketa desberdinak garatzen dituztenean, batez ere teleberri formatuan, Youtubera igoko ditugu gure kanalera, baina ikastetxeko beste bideo batzuetaz desberdintzeko, zerrenda berdinera gehituko ditugu.


                                                            


Bukatzeko, hilean behin ikasleek egindako idatzizko lanekin aldizkari bat sortuko dugu.