NORMALKUNTZA
Gure ikastetxea, Bidebieta BHI, Erkide Autonomoko beste hainbat ikastetxerekin batera Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuan sartuta dago. Gaur egun 370 ikastetxe inguru gara Hizkuntza Normalkuntzarako ULIBARRI Programaren partaide. Normalkuntza Proiektuaren helburu orokorra honako hau da: ikastetxearen eguneroko bizitzan euskararen erabilera hedatzea ikastetxeko gune guztietan (ikasgelan, jangelan, pasabideetan, eskola orduz kanpoko jardueretan eta jolastokietan) eta Hezkuntza komunitatea osatzen dugun partaide guztiengan eragitea (ikasleak, irakasleak, gurasoak, langile ez irakasleak). Horrela, urtero ikasturte bukaeran plangintzaren balorazioa egiten dugu eta horren arabera plana berridatzi.
Gure ikastetxean Euskararen Normalkuntza Proiektua aurrera daraman batzordearen helburua ikastetxeko egunerokotasunean euskararen erabilera igotzea (batez ere ahozko erabileran), euskal ohiturak ezagutaraztea eta Euskal Herriko hainbat txoko erakustea da.
Hona hemen Normalkuntza Batzordeak antolatutako jarduera batzuk:
Ikastetxe barrukoak: Herri Kirolen Topaketa, Euskararen Eguna, Santomas Eguna, Liburuaren Eguna …
Ikastetxetik kanporako txangoak: Sagardoaren Etxea (Hernani), Albaola Itsas-faktoria (Pasaia), Azpeitiko Tren Museoa, Larrun–Zugarramurdi, Arrikrutz leizea- Arantzazu, Mendukillo leizea–San Migel (Aralar), Irungo Oiasso Museoa, Ekain kobazuloa, Zumaiako Algorri, Topic Museoa eta Txokolatearen Museoa (Tolosa) …