PIRAGÜISMO - GORKA MARTIN

Iaz, munduko kayak surf txapelketa ospatu zen Galizian, Valdoviñoko Pantín hondartzan. Oso kirol ezaguna ez bada ere, gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Mundu guztiko partaideak izan ziren bertan: Australia, AEB, Brasil, Irlanda, Ingalaterra…


Norgehiagoka txandaka egin zen. Egun batean,taldeka; hurrengoan, banaka. Euskadiko taldearen erronka Australian 2013an ospatutako txapelketan lortutako tituluari eustea zen. Orain arte,  4 titulu lortu ditu, hiru jarraian – 2011n AEBetan, 2013an Australian eta azkena Galizian – Aurkaririk zailena Ingalaterrakoa izan zen; bukaerara arte lehiatu behar izan zuen Euskadiko taldeak, baina, azkenik,  garaipena lortu zuen. Sailkapena:


1.       EUSKADI                       26 puntu

2.       INGALATERRA             34 puntu

3.       GALES                            46 puntu

4.       IRLANDA                       56 puntu


Junior kategorian, banakako modalitatean , lortu nuen emaitzarik onena:

Lehen postua IC 3 metroko piraguan; munduko gaur egungo txapelduna. Nire bi taldekiderekin lehiatu nintzen; batek finalaurrekoan galdu zuen.


Bigarren postua HP 2,70 metroko piraguan. Talde bereko 3 kiderekin lehiatu nintzen eta horrek ilusioa egin zidan.