AURKEZPENA
Ongietorri Bideberriko Institutuaren web-orrialdera.
BIDEBERRI institutuaren web-orrialdearen birmoldaketa ikastetxeko hezkuntza-komunitateari eginiko zerbitzua hobetzeko sortu da, baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikarako ordezkaritzarekikoa ere.
Gure oinarrizko helburua kalitatezko hezkuntza eskaintzea da, eta horretarako eskaintzen ditugu gure lana eta eskarmentua. Aldaketa garaia bizitzen ari gara, eta guztiok saiatzen gara behar berriei eta moldaketa-eskaerei erantzuten.
BIDEBERRI institutuan pertsonen, ikasleen eta familien garapenean zentratzen gara. Gure ikasleak eguneroko lanean hezi nahi ditugu, eta gaurko nahiz etorkizuneko gizartearen beharrei erantzuteko beharrezko gaitasunak eman nahi dizkiegu.
Ikastorduetan, aniztasunerako jarduera osagarrietan eta arreta partikularrean jarriko dugu gure arreta-gunea eta indarra.
Gune honen arrazoi nagusia guztion parte-hartze zuzena ahalbidetzen duen tresnaren garapena da. Gure fokua ikasleekiko eta familiekiko harremanak izango dira. Web-guneaz gain, institutuarekiko harremanetarako ateak zabaltzen dizkie familiei, baina beti ere, teknologia berriak hezkuntza-komunitateko partaideen arteko harremanak errazteko daudela ahaztu gabe.
Jabi Lopez
BIDEBERRIKO Zuzendaria